XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6- Zer iardetsi zion Andre Dena Mariak? Huna Jaunaren neskatoa, egin bekit zure hitzaren arabera erran zion Andre Dena Mariak.

Andre Dena Mariak ezetz erran balu, pollitak izanen ginen! Jainkoaren Semea ez zen lur huntarat etorriko.

Bearrik baietz erran baitu! Segurki milesker zor diogu.

Milesker errateko, errepika detzogun aingeruaren hitzak berak; atsegin haundia izanen du, zeren aingeruak, Jesusen Ama izanen zelako berria ekarri zion egunaz orroituko baita, aditzearekin:
Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, Benedikatua zare emazte guzien artean Eta benedikatua da zure sabeleko fruitua Jesus.

Maria Saindua, Jainkoaren Ama, Egizu otoitz gu bekatorosentzat, Orai eta gure heriotzeko orenean.

Halabiz.